Andoaindik abiatu zen Korrikaren 18. edizioa martxoaren 14an, eta 2.500 kilometrotik gora eginda iritsi da Baionara. Harrera beroa egin diote Lapurdiko hiriburuan goizean goizetik, eta jende ugari bildu da lasterketan eta haren inguruan antolatutako festan.
Festa gogoz zeuden herritar asko goizeko bederatzietarako, eta gero eta jende gehiago batuz joan da San Andres plazara, gaurko festan antolatu duten guneetako batera. Sektore ezberdinetako ordezkari ugari ere izan dira plazan, euskararen aldeko lasterketa noiz igaro. Besteak beste, festan izan dira PSko kide Colette Capdevielle, Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusia eta Xabier Mikel Errekondo Amaiurreko diputatua.
Musika ekitaldi ugari prestatu dituzte egun osorako. Tartean, San Andres plazan bertan, Korrikaren aurtengo edizioaren abestia egin duen Esne Beltza taldeak joko du.