Gizarte talde eta eragile askok babestu dute fracking-aren aurka bihar Gasteizen egingo duten manifestazioa. Eguzki talde ekologista eta EHNE sindikatua izan dira protestari atxikimendua eman dioten azkenak. Eguzkiren arabera, «arrazoi ugari» daude gasa haustura hidraulikoz erauztearen aurka egoteko. «Ingurumena eta herritarren osasuna arriskuan jartzen ditu». Horren inguruan arduraz jokatzeko eskatu die Eguzkik administrazio publikoei, eta hausnarketa egiteko herritarrei: «Beste energia eredu bat lortu behar dugu, iraunkorragoa».
EHNEk, aldiz, nabarmendu du fracking-ak arriskuan jartzen dituela abeltzaintza eta nekazaritza. «Erabateko mehatxua da. Nork hartuko du ardura kutsatutako produktuak elikagai katera iristen direnean?».
Eguzkik eta EHNEk ere babestu dute bihar Gasteizen egingo den manifestazioa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu