Eguzkik salatu du bederatzi zikoin elektrokutatuta hil direla Olaberrian

Elkarte ekologistaren esanetan, hegaztientzako seinalerik gabeko kable elektrikoen eraginez hildira zikoinak. Ohartarazi dute iaz ere beste zikoin bat hil zela Olaberrian bertan (Gipuzkoa).

Zikoin bat, hegan. JAGOBA MANTEROLA, FOKU
2018ko abuztuaren 4a
17:25
Entzun

Aste honetan, 150 zikoin inguru igaro dira Gipuzkoatik, hegoalderako urteroko migrazioan, Eguzki talde ekologistak jakinarazi duenez. Elkarteak salatu du bidaia horretan bederatzi zikoin hil direla elektrokutatuta Olaberria parean, hegaztientzako seinalerik gabeko argindar kableetan.

Eguzkik ohartarazi duenez, iaz ere beste zikoin bat hil zen baldintza berberetan, Olaberrian.

Elkarte ekologistak nabarmendu du hegaztiak ohartaraziko dituen seinalerik gabeko kableek hiltzen dituztela nagusiki animalia horiek; batez ere, hegazti harrapariak.

"Egun gutxiko epean", Espainiako Justiziak Iberdrola argindar konpainia bi aldiz zigortu duela adierazi du, haren sareko kableak hegaztientzako behar bezala ez egokitzeagatik eta espezie babestuetako hainbat hegazti hiltzeagatik; zehazki, bi eguzki-arrano eta aztore-arrano bat. Auzitegiak 400.000 euro ordaintzera zigortu du enpresa.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.