EH Baik eta EAJk ez dute boto agindurik eman; EAk Europe Ecologie Berdeen alde bozkatzera deitu du

2012ko apirilaren 22a
08:33
Entzun

Atzoko hauteskundeei begira ez zuen boz agindurik eman EH Bai koalizio abertzale eta ezkertiarrak. Eta hori, pentsatzen dutelako "bozkatzeko momentuan hautesleak aski helduak direla".

EAJk ere ez zuen boz kontsignarik eman, arrazoi beragatik. Horrez gain, Jean Teletxea EAJko kideak dio ez dutela "inolako eskubiderik bozkatzaileek norentzat bozkatu behar duten errateko". Maiatzaren 6an iraganen den hauteskundeen bigarren itzulirako ere ez dute kontseilurik emanen.

EAk Europe Ecologie Berdeen alde bozkatzera deitu du. Hain zuzen, horiekin aurkeztuko da EA, Frantziako Legebiltzarrerako hauteskundeetan, ekainean, ez EH Bain.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.