Gaurko hauteskundeei begira ez du boz agindurik eman EH Bai koalizio abertzale eta ezkertiarrak. Eta hori, pentsatzen dutelako "bozkatzeko momentuan hautesleak aski helduak direla".
EAJk ere ez du boz kontsignarik eman, arrazoi beragatik. Horrez gain, Jean Teletxea EAJko kideak dio ez dutela "inolako eskubiderik bozkatzaileek norentzat bozkatu behar duten errateko". Maiatzaren 6an iraganen den hauteskundeen bigarren itzulirako ere ez dute kontseilurik emanen.
EAk Europe Ecologie Berdeen alde bozkatzera deitu du. Hain zuzen, horiekin aurkeztuko da EA, Frantziako Legebiltzarrerako hauteskundeetan, ekainean, ez EH Bain.