Politika

EH Bildu: "Albiste txarra da Rajoy presidente izatea"

PSOEren jarrera salatu du EH Bilduk, PPri presidentzia ahalbidetuko diolako, eta Euskal Herrian "herri akordioen bidea" jarraitu behar dela nabarmendu du. Erabakitze eskubidearen alde daudenen arteko elkarlana sakontzen ahaleginduko dira, Madrilen.

2016ko urriaren 25a
17:11
Entzun

Eskubideen inguruan PPri "benetako markaje bat" egin behar zaiola uste dute EH Bilduko Marian Beitialarrangoitia eta Oskar Matute diputatuek. Eta horretarako, elkarlanerako deia egin diete EAJri eta Elkarrekin Podemosi.

Izan ere, PPk eskubideen urraketa egingo duela aurreikusten du EH Bilduk: arlo sozioekonomikoan Bruselaren exijentziak ezarriko dituela eta murrizketa gehiago egingo dituztela ohartarazi du Matutek. "Eta bakea eta elkarbizitzari dagokionean gauza bera: blokeoa eta sufrimendua".

EH Bilduk gogor salatu du PSOEren erabakia: "Herritarren premien gainetik, berriz ere Espainiaren batasuna jarri du ardatzaren erdigunean". Eta ez hori bakarrik, koalizioaren irudiko, alderdi horrek "albo batera" utzi ditu bere sorrerako oinarriak, "Koalizio Handia" osatuz. Egoera horretan, EH Bilduri deigarria egin zaio PSE-EEren eta PSNren jarrera. "Badakite Euskal Herrian minoriatik irrelebantziara pasatzeko arriskua dutela".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.