EH Bildu: "Bakeari bultzada ematen dion mugarri baten aurrean gaude"

ETAren desarmatzeaz Nazioarteko Egiaztatze Batzordeak eginiko agerraldiaren inguruko balorazioa egin du koalizioak.

Koalizioko alderdietako ordezkariak. ALTERNATIBA
2014ko otsailaren 21a
09:53
Entzun

ETAk desarmatzerantz eginiko urratsa baloratu egin du EH Bilduk, eta "mugarritzat" jo du bake bidean. Alternatibako koordinatzaile Oskar Matutek, EAko idazkari nagusi Pello Urizarrek, Sortuko bozeramaile Pernando Barrenak eta Aralarreko koordinatzaile Patxi Zabaletak egin dute agerraldia, Bilbon.

"ETAk aurrerantzean eragile armatua izateari uzteko prozesua abiatu du", esan du koalizioak: "ETA bere esku dauden urratsak egiten ari da norabide egokian, Aieteren Konferentziaren hasieratik gaur arte. Oraingoan, Nazioarteko Egiaztatzaileen Batzordeak bere gain hartuko du ETAren armategien zigilatzea eta erabilpen operatibotik kanpo uzteko prozesuaren gainbegiratzea, etorkizunean estatuekin armagabetze prozesu bati heltzeko oinarriak jarriz eta horretarako borondate osoa agertuz".

Espainiako Gobernuaren jarrera salatu du EH Bilduk: "Bera da egun blokeo jarrera mantentzen duen bakarra, eta jarrera hori behin betikoz alboratu eta urratsak egitea dagokio aurrerantzean".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.