Komunikazioa

EH Bildu: "EAJk PSE-EErekin adostu du EITBko zuzendari nagusia"

EAJk Mikel Agirre proposatu du EITBko zuzendari nagusirako, eta harekin bilera bat izango du gaur EH Bilduko bozeramaile Laura Mintegik.

urtzi urkizu
2013ko otsailaren 5a
16:52
Entzun

Telebista eta irrati ereduaz mintzatu gabe ere EITBko zuzendaritzarako izenak mahai gainean jarri izana leporatu die EH Bilduk EAJri eta PSE-EEri. "EAJk hautua egin du, zuzendaritza PSE-EErekin hitzartzea, eta hor ez dago ereduari buruzko gogoetarik; euren interesen araberako lagunak zuzendaritzan jartzen saiatzen ari dira bakarrik", adierazi du Unai Urruzuno EH Bilduko legebiltzarkide eta EITBko Kontrol Batzordeko presidenteak. "Gu ez gara joko horretan sartuko, izenen dantza horretan, lehentasuna ereduari buruzko eztabaida delako, eta eztabaida hori oraindik egin gabe dago beste aldean borondate politikorik ez dagoelako". EH Bilduren arabera, telebista publikoaren ereduaz hitz egin eta sustraietara jo ostean bakarrik ikusi beharko da zein den giza talderik egokiena eredu hori gauzatzeko.

EH Bildu eta EAJren artean ez da bilerarik izan EITBko zuzendari nagusi berriaren hautaketaren inguruan. Gaur arratsaldean, aldiz, Laura Mintegi EH Bilduko legebiltzarkidea EAJk kargurako proposatutako Mikel Agirrerekin bilduko da. Mintegik EITB integral baten aldeko apustua egin nahiko luke, "jendearen beharrei erantzun egokia eman diezaien eta gizarte benetan elebiduna lortze aldera aitzindaria izan dadin". Alde horretatik, EH Bilduren ustez EITBk etorkizunari begira behar dituen zutabeak "zerbitzu publikoa, euskararen berreskurapena eta herritarren parte hartzea" dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.