EH Bildu, ERC eta BNG koalizioan aurkeztuko dira Europako bozetara

Josu Juaristi EH Bilduko kideak azaldu duenez, eurekin batera aurkeztuko dira Asturias, Aragoi eta Kanarietako alderdi subiranistak ere.

Ana Ponton, BNGko burua. OSCAR CORRAL, EFE
2018ko abenduaren 15a
10:42
Entzun

Europako "indar progresistekin harremanak hobetzea" eta, batez ere, estaturik gabeko herriekiko "elkarlana sendotzea". Horixe da EH BIlduk, BNGk eta ERCk osatuko duten koalizioaren helburua, eta militanteek aho batez onartu dute proposamena.

Akordio horren barruan bilduko dira alderdi txikiagoak ere; besteak beste, Asturias, Aragoi eta Kanarietako mugimendu subiranistak, eta, aurrerago, agian, baita beste herri batzuetakoak ere. "Elkarrekin egingo diegu aurre Madrili eta Parisi, eta baita Bruselari ere, non nazioarteko harremanak diren gure lana".

Irirtzi berekoa da BNGko buru Ana Ponton. Galiziako alderdi subiranistako militanteek gaur goizean eman diote baiezkoa balizko koalizioari. "Ia aho batez onartu dute estaturik gabeko hiru nazioen proposamena, eta zuzendaritzak berretsi egin du. Hirurok bat gatoz errepublikaren defentsan, baita erabakitzeko eskubidearenean ere".

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.