Arnaldo Otegi Sortuko idazkari nagusiak Kataluniako Legebiltzarrera eginiko bisitak arrabotsa eragin du zenbait sektoretan. Tartean, PP izan da bisita horregatik kexu agertu den eragileetako bat. Espainiako Gorteetarako hauteskundeak egiteko hilabete eskas falta dela izan da Otegi Katalunian, eta bi gaiak nahastu ditu PPk bozei begira eginiko iragarki batean.
Ahotsez ez, baina irudiz ETA eta EH Bildu nahastu ditu PPk bideoan. 1:14 segundoan igarotzen da irudia: "Otegi ETA talde terroristako kide izateagatik zigortua" dago idatzita, eta azpian, panpina bat koalizio subiranistako banderari eusten.
[Youtube]https://youtu.be/SXRqT8XTvF4[/Youtube]