EH Bilduk gogor salatu du Eusko Jaurlaritzak euskarazko hedabideei diru laguntzak emateko irizpideak aldatu eta Berria-ri 210.000 euro gutxiago emateko hartutako erabakia. Estitxu Breñas eta Xabier Isasi legebiltzarkideek prentsaurrekoa eskaini dute gaur goizean Jaurlaritzaren erabakia baloratzeko. “Euskararen normalizazioaren aurkako eraso zuzena da”, salatu dute. Koaliziokideen ustez, Berria-k inoizko murrizketarik handiena izateak erakusten du Jaurlaritzaren agendan euskara ez dela “gai estrategikoa”. Haien irudiko, erabakiarekin Berria-ren aurkako “auzi berri bat” zabaldu egin du Jaurlaritzak.
Horiek hala, EH Bilduko legebiltzarkideek iragarri dute Iñigo Urkullu lehendakariari gaiaren inguruan galdetu egingo diotela Legebiltzarreko hurrengo osoko bilkuran. “Jakin nahi dugu lehendakariak zer egingo duen euskarazko hedabideak laguntzeko eta sustatzeko”, azaldu dute.
Hedabideen diru laguntzak
EH Bildu: "Euskararen normalizazioaren aurkako eraso zuzena da"
Berria-ren diru laguntzen murrizketen inguruan galdetuko dio koalizioak Urkullu lehendakariari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu