eusko legebiltzarra

EH Bildu indarkeriarekin lotu dute beste taldeek, hark ustelkeriaren aurkako salaketa egin ondoren

Eusko Legebiltzarreko batzorde batean ustelkeriari buruzko eztabaidan EH Bilduren eta beste taldeen artean akusazio larriak egiten amaitu dute. 

2014ko otsailaren 28a
12:08
Entzun

Talde denek, EH Bilduk salbu, ustelkeria politiko, sozial eta ekonomikoari aurre egin ahal izateko ebazpen bat sinatu dute. "Euren historian ustelkeria politikoa daramaten taldeekin ez dugu halako ezer sinatuko", esan du Igor Lopez de Munain EH Bilduko legebiltzarkideak, eta esaldi horrek beste taldeen erreakzioa sortu du.

Iñigo Iturrate EAJko parlamentarioak haren hitzaldia eten egin du, eta Lopez de Munainek batzordeko presidenteari esan dio jeltzaleak behin baino gehiagotan aipatu duela EH Bilduk bere baitan "hiltzaileak" dituela eta hori aktan jasotzeko exijitu dio.

Ana Otaduiren (EAJ) arabera, EH Bilduk "demagogia" baino ez du egin ustelkeriaren aurka, eta ETAren hilketak –"ustelkeri denen artetik gogorrena"– "babestu" izana egotzi dio koalizioari. Ondorioz, haren aldetik "ikasgairik" ez dutela nahi aipatu du.

Miren Gallastegik (PSE-EE) adierazi du EH Bilduren baitan indarkeriagatik zigorrak jaso izan dituzten pertsonak daudela, eta Lopez de Munaini "demokrazia eta errespetuari buruzko ikasgairik" ez emateko eskatu dio.

Nerea Llanosek (PP) eta Gorka Maneirok (UDP) akusazio larriagoak egin dizkiote koalizioari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.