euskal herria

EH Bildu: "Onartezina da oraindik ere 'Cabacas auzian' erantzuleak zein diren argitu ez izana"

Koalizioak EAJri eskatu dio duela urtebete Jaurlaritzak "ustez" abiaturiko ikerketa "bururaino eramateko". 

2013ko apirilaren 2a
19:01
Entzun

Iñigo Cabacas gaztearen heriotzaren urteurrenean, koalizioak gaitzetsi du oraingoz auzipetu bakarrak Iñigo Cabacasen hilketa salatzeko ustez protestetan parte hartu zuten gazte batzuk direla. EH Bilduk EAJri eskatu dio duela urtebete Jaurlaritzako Barne Sailak "ustez" abiaturiko ikerketa "bururaino eramateko". Zehazki, Estefania Beltran de Heredia Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuari eskatu dio "arduraz jokatzeko", eta "beharrezkoak diren pausoak" emateko, erantzuleak nor diren "behingoz" argitzeko.

Horrekin batera, Fiskaltzari "ausart" jokatzeko deia egin dio, Cabacasen hilketaren "konplize ez bihurtzeko". Koalizioak adierazi du Eusko Legebiltzarrean nahiz hortik kanpo lanean jarraituko duela auzia "erabat" argitu arte.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.