Politika

EH Bildu: "Urkullu EAJren 'hooligan' baten moduan ari da jokatzen"

Unai Urruzuno eta Juanjo Agirrezabal legebiltzarkideentzat "penagarria"da Eusko Legebiltzarrak Cabiecesen auzia ikertzeko batzordeari ezezkoa ematea.  

2015eko otsailaren 16a
12:12
Entzun

EH Bilduko legebiltzarkide Unai Urruzunok eta Juanjo Agirrezabalek gogor kritikatu dute Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren jarrera: "Lehendakari kargua alboratu eta, EAJren hooligan moduan ari da jokatzen". 

Kutxabank afera dela-eta Urkulluk sare sozialen bidez eginiko adierazpenen harira esan dute hori EH Bilduko legebiltzarkideek. Izan ere, gaia zuzenean aipatu ez badu ere, Kutxabankeko irregultartasunei buruz ez duela "ikasgairik" onartuko esan du Urkulluk, eta zenbaiten "eboluzioa", "mutazioa" dela deritzo. "Hainbat pertsonari hainbeste sufriarazi zioten personek, orain, ikasgaiak emateko ausardia izatea" ez zaio onargarria iruditzen, are eta gutxiago "mina aitortu, barkamenik eskatu edota pistolen mehatxupean bildutako dirua itzultzeko exijitu arte".

EH Bilduren arabera, EAJk, komeni ez zaizkion gauzei aurre egin behar dienean, "Dena ETA da komodina" ateratzen du Urkulluk. Ildo horretan, "penagarria" deritzo Eusko Legbebiltzarrean Cabieces auzia ikertzeko ikerketa batzordeari bai EAJk bai PSE-EEk ezezkoa eman izana. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.