EH Bildu

2012ko uztailaren 10a
00:00
Entzun

BALIZKO GOBERNU TALDEA

Lehendakariordea eta Aukera Berdintasunerako Saila. Beatriz Ilardia (Galdakao, 37 urte). Zuzenbidea lizentziaduna eta irakaslea EHUn. Abokatu lanetan jardun du, emakumeen aurkako indarkeriarekin loturiko auzietan bereziki.

Ekonomia eta Ogasuna. Xabier Olano (Altzo, 53 urte). Enpresa Zientzietako lizentziaduna. Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun zuzendaria, 2011tik.

Herritarren askatasunak. Julen Arzuaga (Areta-Laudio, 40 urte). Zuzenbideko lizentziaduna eta Zuzenbide Konstituzionaleko doktoregaia. NBEko hainbat erakundetan aritu da, eta tortura eta herrien eskubideekin lotutako gaiak landu ditu. Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokiko kide izan da.

Hezkuntza, Kirola eta Kultura. Marian Bilbatua (Getxo, 62 urte). Politika Zientzietako lizentziaduna eta Hezkuntza Zientzietako doktorea. Mondragon Unibertsitateko Huhezi fakultateko irakaslea da.

Hizkuntz normalizazioa. Iratxe Ibarra (Markina, 37 urte). Euskal Filologiako lizentziaduna. Euskara teknikaria da Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean. Bertsolaria eta bertso eskolako irakaslea ere bada

Osasuna. Itsaso Bengoetxea (Bilbo, 35 urte). Medikuntzako lizentziaduna. Besteak beste, Osalaneko lan osasunerako sailean egin du lan.

Ingurumena. Unai Pascual (Gasteiz, 39 urte). Ekonomiako lizentziaduna eta Ingurumen Ekonomiako doktorea. Basque Centre for Climate Change (BC3) ikerketa zentroko irakasle da, eta 2003tik irakasle lanetan aritu da Cambridgeko Unibertsitatean (Erresuma Batua).

Industria. Sabin Kortabitarte (Amoroto, 65 urte). Ingeniari Tekniko Industriala. Lea-Artibaiko Okamika industrialdearen kudeatzailea 25 urtez. Eskualdeko zenbait kooperatiba eta enpresa berriren sustapenean parte hartu du.

Justizia Soziala. Mikel Santiago (Soraluze). Zuzenbide Ekonomikoko lizentziaduna. 2001etik eta 2009ra Eusko Jaurlaritzako aholkularia, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailean. Egun, Bilduko zinegotzia da Soraluzeko Udalean.

Elikadura burujabetza. Judit Garcia (Bargota, 37 urte). Nekazaritza Ingeniaritzako lizentziaduna. Nekazaritza ekologikoan aditua. Gipuzkoako Batzar Nagusietako batzarkidea da.

Kanpo harremanak. Jon Etxabe (Zumaia, 53 urte). Zuzenbideko lizentziaduna. UZEIko lehendakaria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.