eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak

EH Bilduk 35 orduko lan astea jarri nahi du, "justizia soziala" lortzeko

Ekonomia eta ogasun alorreko proposamenak aurkeztu dituzte Laura Mintegi lehendakarigaiak eta Xabier Olanok.

Berria.info
2012ko irailaren 29a
21:04
Entzun

Laura Mintegi EH Bilduren Eusko Jaurlaritzarako lehendakarigaiak garrantzia eman dio enplegua sortzeko koalizioak jarriko duen "indarrari", euren xedea "justizia soziala" egitea delako, "eta enplegurik gabe ez da justizia sozialik egongo”. Hala, besteak beste, EH Bilduk 35 orduko lan astea jartzea proposatu du, "dagoen lana banatzeko".

Gainera, "dagoen lana banatu ostean, bilatu behar da nola sor daitezkeen lanpostu berriak", esan du Mintegik, gaur. "Inbertsio fondo bat sortzea proposatzen dugu, beharrizanei begira laguntzak emateko enpresa txiki, kooperatiba eta merkatal txikientzako”.

EH Bilduk ekonomia eta ogasun alorrean dituen proposamenak aurkeztu ditu Donostian, Miramar jauregian, Mintegi lehendakarigaiaren eta arlo horretako arduradun Xabier Olanoren bidez. Koalizioaren politika "aurrerakoia” izango dela azaldu dute. “Dirua behar da, fiskalitatetik jasotzen dugun dirua, ekonomia errealean sartzeko eta politika soziala garatzeko, herritarren gabezi eta beharrizanen arabera”.

Olanok azaldu du “fiskalitate justua, ekitatiboa eta progresiboa” proposatzen dutela.  “Justua: errenta bakoitzak, errentaren arabera dagokiona ordaintzea eginez. Ekitatiboa: maila bereko errentek zerga hori proportzio berean ordainduz. Eta progresiboa: errenta altuenek proportzio handienak ordainduz”.

Bien iritziz, "herritarren lehentasunak" zenbait ataletan bana daitezke: enplegua, osasungintza, hezkuntza eta formazioa, zerbitzu sozialak eta elikadura burujabetzan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.