Kutsadura

EH Bilduk azalpenak eskatu ditu Zabalgarbi inguruko kutsaduragatik

Plantaren inguruan metatzen ari dira metal astunak, eta, hori dela eta, zer gertatzen ari den argitzeko eskatu diete Bizkaiko hiriburuko udal arduradunei.

Zabalgarbi erraustegiaren irudi bat. MOIKA DEL VALLE / FOKU
2018ko abuztuaren 16a
16:47
Entzun

Alba Fatuarte EH Bilduko zinegotziak azalpenak eskatu dizkie Asier Abaunza Bilboko Hiri Jasangarritasunaren eta Garapenerako Politiken zinegotziari eta Ines Ibañez de Maeztu Mugikortasun eta Jasangarritasun zinegotziari. Agerraldi bat egitea galdegin die, Zabalgarbi inguruan pilatzen ari diren metal astunen inguruan azalpenak emateko.

Tecnaliak egin eta BERRIAk laburtu duen txostena ekarri du gogora Fatuartek. "Txosten horrek baieztatzen du azken urteetan salatu duguna. Zabalgarbiko inguruan, kutsadura dago artsenikoagatik. Eta, txosten horren arabera, Kobetamendi da kutsatutako lekuetariko bat. Gure ustez, egoera horren aurrean, gobernuak azaldu beharko luke zer-nolako neurriak hartuko dituen", adierazi du.

Ikerketa horren arabera, iazko martxoan kiloko 34 miligramo artseniko topatu zuten Kobetamendiko neurketan. Berez, 30etik gora topatuz gero, umeek jolasteko desegokitzat jotzen dute eremu bat. Horren aurrean udalak zer egiteko asmoa duen jakin nahi du EH Bilduk.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.