bakea eta bizikidetza

EH Bilduk "derrigorrezkotzat" jotzen du biktimen aldeko ekimenetan udalek parte hartzea

Koalizioak "modu baikorrean" hartu du Eusko Jaurlaritzak bihar 128 alkateri egingo dien gonbidapena.

Luis Intxauspe eta Julen Mendoza. EH BILDU
2015eko irailaren 3a
08:13
Entzun

EH Bilduk modu baikorrean jaso du bihar Bilbon Eusko Jaurlaritzak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 128 alkateri biktimak oroitzeko ekitaldiak antolatzeko egingo dien gonbidapena. Zehaztu du, ordea, orri txuri bat izatea nahiko lukeela, "erakundeen arteko elkarlanaren bide orria idazteko aukera eskainiko duena". Derrigorrezkotzat jotzen du biktimen aldeko edozein ekimenetan udalek parte hartzea.

Julen Mendoza Errenteriako (Gipuzkoa) alkateak eta Luis Intxauspe Hernaniko (Gipuzkoa) alkateak azaldu dutenez, ekimenak jarraipena izatea nahiko luke koalizioak (EH BIlduren izenean mintzatu dira). Nabarmendu dute, ordea, Jaurlaritzaren ekimen horren lanketan ez dutela parte hartu udalek, eta udalen artean ados jartzea helburua baldin bada, hala egin beharko zela, "hedabideetatik kanpo" eta "zintzo".

EH Bilduk nabarmendu du udalek bakearen eraikuntzan eta egonkortzean, "bereziki adiskidetzean eta elkarbizitzan" duten garrantzia: "Udalaka gara herritarrengandik hurbilen gauden erakundeak, eta era horretara, irekitako zauriak zeintzuk diren bertatik bertara ezagutzen ditugunak". 

Zehaztu du, baina, Udal Erretratuak banatzeko ekimenak (horrela izendatu dute) lehen urrats bat izan behar duela "herri honetan gertatu den guztia aitortzeko". Mendozak eta Intxauspek azaldu dute giza eskubideen urraketen hainbat adierazpen izan direla eta horiek guztiak ikertu eta jarri behar direla mahai gainean. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.