eh bildu

EH Bilduk dio bera dela 'fracking'-a geldiarazteko alternatiba bakarra

Koalizioak uste du gasa ustiatzeko teknika horren atzean EAJ, PSE eta PPren interes ekonomikoak daudela.

2012ko urriaren 16a
10:11
Entzun

EH Bilduren Arabako hautagaiak fracking-aren aurka azaldu dira gaur berriro, Gasteizen, eta adierazi dute koalizioa dela gasa ustiatzeko teknika hori geldiarazteko alternatiba bakarra. "Araba izango litzateke fracking teknikak gehien kaltetu dezakeen herrialdea, Arabako zatirik handiena baita potentzialki ustiagarria".

Koalizioak dio energia ereduaren aldaketa beharrezkoa dela eta energia berriztagarrien aldeko apustua egin behar dela. Horretarako, erregai fosilak progresiboki baztertzea defendatzen du eta fracking-a bezalako teknikak ez erabiltzea.

Fracking-aren atzean EAJ, PSE eta PPren interes ekonomikoak daude", salatu du Belen Arrondo EH Bilduren Arabako zerrendaburuak. "Zinikoa da, kanpainan gaudelako, fracking-aren defentsa sutsua egiten duten horiek, gezurretan eta zurikeriatan aritzea”. Haren arabera, proiektuari buruz anbiguotasunez beteriko mezua darabilte EAJ, PSE eta PPk.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.