Aberri Egunaren harira, EH Bilduk adierazi du azken urtean Euskal Herrian zein nazioartean eman diren gertakari politikoek eta sozio ekonomikoek agerian uzten dutela "independentziarena gero eta proiektu sinesgarriagoa" dela. "Eskozian, Flandrian, Katalunian eta Euskal Herrian egindako urratsek frogatu dute mendabaldeko Europan gure nazio identitateen burujabetzaren aldeko mugimendu sakona dagoela", esan du.
EH Bilduk "erabakitzeko eskubidea praktikan jartzea eta burujabetza osoa" aldarrikatuko du aurtengo Aberri Egunean. Larunbatean, Itsasun izango da; igandean, berriz, Independentistak sareak Iruñean antolatutako ekimenetan parte hartuko du.