eusko lEGEBILTZARRERAKO HAUTESKUNDEAK

EH Bilduk dio "nahikoa eskarmentu" baduela erakundeetako kudeaketan

Gestioan "estilo berria" izango duela dio koalizioak, eta uste du EAJ, PP eta PSEren kudeaketa ereduak "porrot" egin duela. Gipuzkoako zerrenda osoaren berri eman du.

2012ko irailaren 13a
13:01
Entzun

EH Bilduk adierazi du "nahikoa eskarmentu" baduela udaletako, aldundietako eta bestelako erakundeetako kudeaketan, Eusko Jaurlaritzako gestioan aritzeko ere prest dagoela iradokiz. Hala azaldu Xabier Isasi koalizioaren Gipuzkoako zerrendaburuak, urriaren 21eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako Gipuzkoako zerrenda osoaren aurkezpenean, Donostian.

Iazko maiatzeko bozetatik, Bildu Hego Euskal Herriko ehun udal pasatxo ari da gobernatzen —tartean, Donostiakoa—, eta Gipuzkoako Foru Aldundia ere bai.

"Kudeaketa estilo berria" gauzatuko dutela esan du Isasik. "Kudeaketa estilo berria da gure soluzioa. Gardentasuna, herritarren parte hartzea eta oreka horiek dira soluzioetarako gure proposamenak. Hortik aurrera EH Bilduk badu nahikoa emakume eta gizon prestuak gestio bikaina egiteko".

EAJ, PP eta PSE-EEren kudeaketa ereduak "porrot" egin duela uste du EH Bilduren Gipuzkoako zerrendaburuak. "Azkeneko urteetako kudeaketa eredu horren emaitza da sufritzen ari garen krisi ekonomikoa. Egitura erraldoien eraikuntza da kudeaketaren oinarria: diru xahuketa izugarria eta zorpetze itzela, alegia".

Burujabetasuna aldarrikatu du, "gure ekonomia hobetzeko".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.