bihar berria-n

"EH Bilduk ez ditu bereizten errealitatea eta desioak"

Joseba Egibar EAJren GBBko presidenteari egindako elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk.

2012ko irailaren 22a
17:31
Entzun

Hona hemen, aurrerapen gisa, Joseba Egibarren esan batzuk:

- "Hiru lurraldeetan irabaztea gustatuko litzaiguke, baina benetan zaila zaigu hori lortzea Gipuzkoan".

- "Esparru instituzional honetan ez sinestea normala da, baina EH Bilduk ez ditu bereizten errealitatea eta desioak. Uste dute beraiek soilik dutela gaitasuna transformatzeko; besteoi ez digu ezer aitortzen".

- "Garbi daukat euskal gatazka inoiz konponduko bada ezinbestekoa izango dela abertzaleen artean gutxiengo batzuk hitzartzea. Hori ez da inprobisatzen. Bi alderdiok denbora beharko dugu uztarketa estrategiko horretara iristeko".

- "Patxi Lopez iragana da. Patxi Lopez badoa. Alderdi sozialistak dauka sakoneko aldaketa bat egin beharra. Eta etorkizunari begira, behingoz, txertatu beharko luke bere proiektu politikoa herri honen etorkizunera".

- "Argi dago diru sarreren eta gastuen arteko oreka bat aurkitu behar dela. Horrek murrizketak eskatzen ditu; ez derrigorrean zerbitzu sozialetan, baina nonbaitetik kendu behar duzu".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.