Politika

EH Bilduk ez du nahi erabakitzeko eskubidea jasotzen ez duen estatus berririk

Erabakitze eskubidea da Espainiarekin "berdinetik berdinerako" harremana posible egiten duen bakarra, Otegiren iritzian.

EH Bilduko kideak, gaur goizeko ekitaldian. GORKA ESTRADA, EFE
2018ko otsailaren 5a
19:10
Entzun

Jaurlaritzako autogobernu lantalderako egin duen proposamena aurkeztu du koalizio abertzaleak Hernaniko Oronan, eta argi utzi du: estatus berriak bere baitan jaso behar du erabakitzeko eskubidea. "Espainiako Estatuak eskaintzen duen demokrazia eskasaren aurrean, kalitatezko demokrazia eraikitzea proposatzen dugu".

Erabakitzeko eskubidea jasotzen duen akordio bat posible dela nabarmendu du Otegik, gehiengoa bil daitekeela. Eta ohartarazi du hori lortzen ez bada ez dela Madrilen errua, Euskal Herriko eragileena baizik.

Ildo bereko hitzaldia eman du Maddalen Iriarte bozeramaileak ere. "Beto eskubiderik" ez dagoela ohartarazi du: "Herritarren borondatea dago gauza guztien gainetik. Beto eskubiderik ez du inork izan behar". Autogobernu batzordean akordioa egin eta akordio hori herritarrek berrestea proposatzen du EH Bilduk. Era berean, Iriartek berretsi du adostutako testu horrek independentziarako kontsulta egiteko aukera jaso behar duela.

Hala esan du Iriartek: "Espainiako Estatuko autonomia bezala pentsatzeari utzi eta estatu propio bat bezala pentsatzen hasi behar dugu".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.