'Kote Cabezudo auzia'

EH Bilduk galdera egin dio Donostiako Udalari argazkilaria salatu duten andreei emandako babesaz

Sei galdera erregistratu ditu udal gobernuak kasuari zer-nolako jarraipena egin dion argitzeko asmoz; salatzaileekin harremanetan jarri den jakin nahi du

jarraia151547.jpg
arantxa iraola
2018ko maiatzaren 3a
07:15
Entzun

Kote Cabezudoren aurkako auzibidea 2013tik zabalik dagoela gogorarazi du EH Bilduk ohar batean. Mehatxuak, sexu abusuak, haur pornografia produzitzea eta zabaltzea eta bortxaketa egozten dizkiote, besteak beste. Argazkilari ezaguna izandakoa da, bereziki modaren munduan jardundakoa, eta harekin modelo aritutako hainbat emakumek eraman dute auzitara. Hemezortzi salaketa jarrita daude. Emakume horiek "eredu eta ispilu" direla esan du koalizioak, eta sostengua eman behar zaiela. "Instituzio publikoek eta administrazioak horretarako prestatuta egon behar dute".

Horregatik erregistratu dituzte Donostiako alkate Eneko Goiari egindako sei galdera. Horietan argitu nahi dute zer jarraipen egin zaion kasuari, salaketa ipini duten andreekin harremanetan jartzeko ahaleginik egin den, haiei laguntzarik eskaini zaien, eta hemendik aurrera zer-nolako urratsak egin asmo diren. Gogora ekarri dute orain dela aste batzuk hirian emakumeei sexu abusuak egiten zizkien tatuatzaile bat ere atxilotu zutela, eta galdera egin diote udalari gizon hori salatu zuten emakumeei eman zaien artaz ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.