"Euskara ez dago egoera onean, bestelakorik sinestarazi nahi bazaigu ere", EH BIldu koalizioaren esanetan, eta hizkuntza politika berria proposatu du. "Neurgailu guztiak bat datoz esatean zerbait aurreratu dela baina ez dela nahikoa; aregoa, prozesua geldirik dagoela", esan dute gaur Laura Mintegi EH Bilduren lehendakarigaiak eta Iratxe Ibarra hizkuntza arloko sailburugaiak.
"Nola eman buelta egoera honi? Hizkuntza politika berria eginda, orain artekoa eznahikoa delako. Bertan diseinatu behar da politika hori, eta lanabes politikoak eta juridikoak eduki behar ditugu erabakiak hartu ahal izateko", adierazi dute. "Aurrera ez egitea, atzera egitea da".
"Hizkuntza politika berria, lehentasunezkoa eta burujabea behar dugu, eta euskarari estatus egokia ematea ezinbestekoa da, berezkoa, normalizatu beharrekoa, ofiziala, lehentasunezkoa eta jakin beharrekoa izan dadin".
EH Bilduren hizkuntza politika berrirako proposamenak:
- "Burujabeak izan hizkuntzaren gainean erabakiak hartzeko, kanpo esku hartzerik gabe.
- Hizkuntzari eman dagokion estatus juridikoa.
- Baliabide ekonomikoak eta pertsonalak eskaini.
- Behetik gorako eta goitik beherako bultzada eman, ez baita nahikoa dekretuz aritzea ezta militantzia hutsez jardutea ere. Bi bultzadak bat egitea da gakoa.
- Gune intentsiboak sortu behar ditugu, arreta berezia jarrita udalerri euskaldunetan, hiriburuetan eta eskualde buruetan".