EH Bildu koalizioak igandean ezagutaraziko du balizko gobernu taldea osatuko duten kideak. Ezohiko erabakia da hori, orohar, hauteskundeetako emaitzak jakin ostean esaten baita nortzuk osatuko duten gobernua.
Alderdiak aurreratu duenez, taldea politikaren esparrutik kanpokoko hamaika sailburuk osatuko dute. Sailen izenak eta "edukiak eta helburuak" aldatuko dituztela azaldu du EH Bilduk. Hala nola, Justizia eta Barne sailak Herritarren Askatasunak izena hartuko du eta, Lan, Etxebizita eta Gizarte saila Gizarte Justizia deituko da.
Bestalde sail berri bat sortzeko asmoa ere adierazi du, Hizkuntz-Normalizaziorako saila. Hauteskundeetarako programa osatzeko hamabost lantalde jarri dituzte lanean, hainbat alor aztertzeko.