Europako Hauteskundeak

EH Bilduk Josu Juaristi proposatu du Europarako hautagai

Estaturik gabeko nazioetako hainbat alderdirekin koalizioa osatzeko hizketan ari da EH BIldu, baina oraindik ez dago itxita.

2014ko urtarrilaren 31
17:36
Entzun

Josu Juaristi Gara-ko zuzendari ohi eta Zazpika-ko editorea izango da EH Bilduren proposamena Europako Legebiltzarreko hauteskundeetako hautagai izateko. "Hautagai handia" dela uste du koalizioak, batetik, kazetaritza ibilbide luzean Europako Batasunari buruz hartu duen formazioarengatik, eta bestetik, Euskal Herriaz Europan eman dezaken ezagutza eta ikuspegia dela eta.

Ikusteko dago EH Bildu koalizioan joango den alderdiek Juaristi balekotzat ematen duten, oro har, zertan gauzatzen diren EH Bildu hainbat alderdirekin izaten ari den elkarrizketak: BNGrekin, CUPekin eta Solidaritatekin, NOS-UPekin eta Anovarekin, PSMrekin, Bloque Independentista de Cuchasekin, Izquierda Castellanarekin eta Red Rojarekin hitz egiten ari da, besteak beste. Oraindik, baina, ez dute itxi inolako akordiorik. ERCk dagoeneko esan du bere bidea egingo duela; Kataluniak bizi duen egoera dela-eta nahiago izan du bakarrik joan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.