EH Bilduk koalizio gisa jarrai dezan bozkatu dute EAren milintateek alderdiaren XI. Batzar Nagusian, Bilbon. 300 bat konpromisariok parte hartu dute batzarrean. EAko idazkari nagusi Pello Urizarrek kazetarien aurrean esan du, kongresurako prestatutako txostenaren harira, bere alderdiak ez duela EH Bildu “alderdi” gisa ikusten, nahiago duela koalizio bezala jarraitzea, “aukera gehiago ematen dituelako eta zabalago delako” horrela. Azpimarratu du EH Bildu ez litzatekeela egun dena izango ez balitz bere alderdiak eta koalizioa osatzen duten beste hirurek eginiko lanarengatik. Batzarrean hartutako erabakien berri emango du EAk datozen egunetan, eta koalizioko kideekin bilduko da.
POLITIKA
EH Bilduk koalizio izaera mantentzearen alde egin du EAk bere XI. Batzar Nagusian
Baztertu egin du alderdi bihurtzea. Urizarrek esan du "aukera gehiago" ematen dituela egitura horrek eta aniztasuna bermatzen duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu