EH Bilduk “txandakatzetik harago joango den aldaketa” bat nahi du Nafarroan. Horretarako, ezinbestekotzat jotzen ditu akordioa eta adostasuna. Akordio horiek lortzeko eta eztabaida mahai gainean jartzeko, bere aldaketarako proposamena aurkeztu du dekalogo baten bidez.
Adolfo Araiz EH Bilduko kideak, Miren Aranoa Bilduko parlamentariak eta Asun Fernandez de Garaialde Aralar-NaBaiko parlamentariak aurkeztu dute dokumentua.
Dekalogoan aipatzen diren gaiak hurrengoak dira: politika ekonomikoa, gardentasuna, osasungintza, lurralde antolaketa, euskara, hezkuntza, emakume eta gizonen arteko berdintasuna, Euskal Herriko gainerako lurraldeekiko harremana, parte hartze politikoa eta normalizazio politikoa.
Araizen esanetan, "nafar eskuinaren ziklo politikoa amaitu da, eta indar ezkertiar, progresista eta abertzaleok gure erantzukizuna hartu behar dugu".