EH Bilduk proposatu du Kutxaren gaia aztertzeko talde txostengilea osatzea Batzar Nagusietan

2014ko irailaren 11
12:54
Entzun

EH Bilduren irudiko, Gipuzkoako Diputazioak atzo egindako proposamenak erakutsi du kutxen pribatizazioa saihesteko aukerak badaudela. Beharrezko ikusten du horiek "ezagutzea eta ikertzea". Hala, Batzar Nagusietan Kutxaren gaineko talde txostengilea eratzea proposatu die EAKri, PSE-EEri eta PPri.

Alderdiko batzarkideek agerraldia egin dute gaur goizean. Zehaztu dute talde horrek hilabeteko epea izango lukeela aukera guztiak aztertzeko eta erabakiak hartzeko. Berez, datorren ostegunean da egitekoa Kutxako patronatuko ordezkarien aukeraketa. Izendapen hori atzeratzeko eskatu du alderdiak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.