gizartea

EH Bilduk salatu du Bilboko zezen plazak "galera ekonomikoak" dituela

Jose Luis Sabas Zerbitzuen Saileko ordezkariak kontuen berri eman du. Iaz 74.000 eurotik gorako etekinak izan zituztela jakinarazi du.

Bilboko Vista Alegre zezen plaza. MARISOL RAMIREZ, ARP
2014ko urriaren 7a
11:50
Entzun

EH Bilduren arabera, Bilboko Vista Alegre zezen plaza "zenbaki gorritan" egongo litzateke Bilboko Udalak sarrerak erosiko ez balitu. Koalizioaren arabera, zezen plazak "75.000 euroren etekinak" izan ditu, baina Bilboko Udalak "beste hainbeste gastatu du Gizarte Ekintza Sailetik sarrerak erosteko eta alkatetzatik palkoetako abonamenduak erosteko”.

Jose Luis Sabas Bilboko Udaleko Obra eta Zerbitzuen Saileko ordezkariak zezen plazaren egoera ekonomikoaren berri eman du gaur. Jakinarazi duenez, 2013an 74.527 euroren etekinak izan zituzten, eta aurreratu du urteko azken hiruhileko datuen faltan aurtengo emaitzak "antzekoak" izango direla. Udalaren arabera, zezenketek hiriaren ekonomian duten eragina "12 eta 14 milioi euro artekoa da".

Helena Gartzia EH Bilduko zinegotziak salatu duenez, udalak 2011tik ez du etekinen banaketarik egin. “Ez dira banatu; beraz, Bilboko Udalari dagokion %50 zeharkako finantzabide bezala erabili da".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.