EH Bilduko legebiltzarkideak bihar ere ezingo dira sartu osoko bilkurara

2015eko martxoaren 26a
14:02
Entzun

EH Bilduko legebiltzarkideak kanporatu egin dituzte gaurko osoko bilkuratik, atzoko atxiloketak salatzeko kartelak erakutsi ostean. Biharko saiora ere ezingo dira sartu EH Bilduko kideak.

Okzitaniako hegazkin istripuan hildakoen omenez eginiko minutuko isilunearen ondotik, eta PPko legebiltzarkide Antonio Danboreneak hitza hartu duenean, EH Bilduko legebiltzarkideek atzoko atxiloketak salatzeko kartelak erakutsi dituzte. Atxilotuak askatu eta Dispertsiorik ez leloak ageri ziren idatzita karteletan.
Bakartxo Tejeria legebiltzarreko presidenteak kartelak gordetzeko eskatu die, baina EH Bilduko legebiltzarkideek uko egin diote. Gauzak horrela, Tejeriak kanporatu egin ditu EH Bilduko 21 legebiltzarkideak. Egun osoan ezingo dira itzuli legebiltzarrera, eta bihar ere sartzen ez uztea erabaki du legebiltzarreko mahaiak.

EH Bilduko ordezkari Julen Arzuagak adierazi du Euskal Herriak bizi duen salbuespen egoera salatzea izan dela protestaren helburua, eta, egoeraren erantzule nagusi PP alderdia seinalizatu nahi izan dutela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.