Osoko bilkura dute gaur Eusko Legebiltzarrean. Okzitaniako hegazkin istripuan hildakoen omenez eginiko minutuko isilunearen ondotik, eta PPko legebiltzarkide Antonio Danboreneak hitza hartu duenean, EH Bilduko legebiltzarkideek atzoko atxiloketak salatzeko kartelak erakutsi dituzte. Atxilotuak askatu eta Dispertsiorik ez leloak ageri ziren idatzita karteletan.
Bakartxo Tejeria legebiltzarreko presidenteak kartelak gordetzeko eskatu die, baina EH Bilduko legebiltzarkideek uko egin diote. Gauzak horrela, Tejeriak kanporatu egin ditu EH Bilduko 21 legebiltzarkideak. Egun osoan ezingo dira itzuli legebiltzarrera.
EH Bilduko ordezkari Julen Arzuagak adierazi du Euskal Herriak bizi duen salbuespen egoera salatzea izan dela protestaren helburua, eta, egoeraren erantzule nagusi PP alderdia seinalizatu nahi izan dutela.
[BIDEOA] Bilkuran egindako protestaren azalpena. #AtxilotuakAskatuhttp://t.co/oyuV2xCLj5
— EHBildu Legebiltzar (@ehbildu_legebil) March 26, 2015