eusko LEGEBILTZARRERAKO HAUTESKUNDEAK

EH Bilduren Arabako zerrendaburua, Belen Arrondo; Gipuzkoakoa, Xabier Isasi

2012ko irailaren 5a
20:21
Entzun

Eusko Legebiltzarrerako urriaren 21eko hauteskundeetan Belen Arrondo izango da EH Bilduren zerrendaburua Araban, eta Xabier Isasi Gipuzkoan, gaur Gara-k argitaratu duenez. Bizkaian Laura Mintegi koalizioaren lehendakarigaia izango da.

EILAS sindikatuko zuzendaritzako kidea da Arrondo. Beasainen jaio zen, 1956an, baina 1977tik Gasteizen bizi da.

Isasi (Bilbo, 55 urte) EHUko irakaslea da eta Gaindegia behatokiko lehendakaria. 2000-2004 artean UEUko burua izan zen.

Ezker abertzaleak, EAk, Aralarrek eta Alternatibak osatzen dute EH Bildu, eta lau eragileak orain ari dira zerrendak baleko jotzen. Gipuzkoan Pello Urizar EAko idazkari nagusia aurreneko tokietan joango da. Juanjo Agirrezabala EAko eusko legebiltzarkideak berriro aulkia lortzeko moduko postua izango du, baita Dani Maeztuk (Aralar) ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.