EH Bilduren esanetan, EAJ, PSE eta PP interes politiko eta ekonomikoak lehenesten ari dira

2012ko ekainaren 21a
15:04
Entzun

Gaur EAJk, PPk eta PSEk Gipuzkoako Ingurumen Diputatuaren aurkako zentsura mozioa erregistratu dute Batzar nagusietan. EH Bilduren esanetan, zentsura mozioak Gipuzkoan martxan den aldaketa politiko eta soziala geratzea du helburu nagusia. 

Hondakinen arazoa konpontzea lehenetsi ordez, interes politiko eta ekonomikoak lehenestea egotzi die EH Bilduk EAJ, PSE eta PPri. "Zentsura mozioak ez ditu gipuzkoarrok gaur egun ditugun arazoak konponduko", azaldu du. Horregatik, EAJ, PSE eta PPri dei egin die Gipuzkoaren arazoak konpontzeko proposamen positiboak egitera.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.