Udal eta foru hauteskundeak

EH Bilduren ustez, akordioak "erabakitzeko eskubidean" oinarritu behar dira

Koalizioak lau ardatz nagusiren inguruan oinarrituko du gainontzeko alderdiei egingo dien eskaintza: erabakitzeko eskubidearen aldeko jarduera argia, krisiaren ondorioei aurre egiteko neurri zehatzak, ustelkeria baztertzeko jarrera gardena eta herritarrek parte hartzeko bide sendoak.

Pello Urizar eta Rebeka Ubera, gaur goizean egindako agerraldian. JON URBE / ARGAZKI PRESS
2015eko ekainaren 3a
12:54
Entzun

Udal eta foru hauteskundeak igaro ondoren, akordioak egiteko garaia dute alderdiek datozen asteetan. Bada, EH Bilduk hitzarmenak egiteko "beharrezkotzat" ikusten dituen edukien berri eman du gaur goizean. Rebeka Uberak eta Pello Urizarrek hitz egin dute koalizioaren izenean. EH Bilduren esanetan, balizko gobernuek "erabakitzeko eskubidea" izan behar dute ardatz nagusia: "Herritar guztiak hobeto bizi ahal izateko gure etorkizun politiko, ekonomiko eta kulturalak gure esku egon behar du". 

Lau ardatz ditu EH Bilduk gainontzeko alderdiei egingo dien eskaintzak: 

-"Erabakitzeko eskubide demokratikoa" bultzatzea.

-Eskubide sozialak bermatzea: "Murrizketa sozialak erabat baztertuko dituzten politika publikoak lehenetsi behar dira; enplegu duina sortzeko politika publiko ausartak behar ditugu; eta zerga politika progresiborantz urratsak egin behar dira".

-Ustelkeria baztertzea, eta horretarako neurri zehatzak hartzea.

-Parte hartzeko bide "sendoak" eraikitzea beren egunerokoan eragina duten erabakietan herritarrek parte har dezaten: "Demokrazian sakontzea proposatzen dugu".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.