politika

EH Bilduren ustez, Jaurlaritzaren gobernu programa "izorratutako merkantzia" da

Koalizioaren ustetan, programak "Madrilekiko mendekotasuna" erakusten du, eta egoera sozialari, ekonomikoari eta politikoari aurre egiteko bide berriak irekitzeari "uko" egiten dio.

2013ko apirilaren 13a
18:53
Entzun

EH Bilduk Jaurlaritzaren gobernu programaren balorazioa egin du. Uste du Iñigo Urkullu lehendakariak proposatzen duena "iruzur politiko eta soziala" dela, eta lehentasunak "pertsonak, bakea eta estatus berria" direla esan arren, koalizioak dio programaren gidalerroek "guztiz kontrakoa" jasotzen dutela.

Koalizioaren arabera, Urkulluk proposatutako neurriak "orain arteko politiken errepikapena" dira: "murrizketak, eskubideen murrizketak, langileei eragiten dieten neurrien erreformak, sektore publikoa pixkanaka deuseztea, lan prekarizazioa...".

Bakeari eta elkarbizitzari dagokionean, aipatu du "inoizko abagunerik onena" dela gizarteak "desiratzen" duen bakea eta elkarbizitza erdiesteko, eta mezua igorri dio Jaurlaritzari: "EAJ ezin da entzungor geratu herritarren gehiengo zabal baten borondatearen aurrean".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.