Politika

EHAK "Batasunak edo ETAk" sortu zutela frogatzeko zantzurik ez dagoela ebatzi du Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak

AVT Terrorismoaren Biktimen Elkarteak aurkeztutako kereilari erantzunez, EHAK "HB-EH-Batasunak edo ETAk" sortu zutela egiaztatzeko frogarik ez dagoela iritzi dio Jesus Alonso Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskalak. Ondorioz, kereila atzera botatzeko eskatu dio Fernando Grande-Marlaska epaileari.

2005eko uztailaren 6a
19:23
Entzun
Alonso fiskalak bere argudioetan esaten du EHAKren oinarriak Batasunan daudela, baina 2002an "ezadostasun ideologikoak" tarteko banatu zela alderdi horretatik, eta, ondorioz, ordutik ez duela harekin harremanik. Arrazoiketa horri segika, Aralarrek ere gauza bera egin zuela nabarmendu du fiskalak, eta, aldiz, haren kontra ez dela inolako kereilarik aurkeztu "nahiz eta EHAK-k bezala ezker abertzaleko botoa jasotzea duen helburu".

Hori guztia aintzat hartuta, AVTren kereila tramitera ez onartzeko eskatu dio Grande-Marlaska epaileari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.