"Ez daukat daturik EHAKren hobestea hitzartuta zegoenik esateko, baina, nere ustez, bai Batasunak eta baita Espainiako Gobernuak ere aurreikusta zuten egoera hau", esan du Azkarragak.
Europako Forumean izan da gaur Azkarraga, eta EHAK-k hauteskundeetan parte hartzea ez zaiola Espainiako Gobernuari "komeni" esan du. Bere iritzian, horregatik ez dute baliogabetuko.
EAE-ko hauteskunde kanpaina
EHAK ez baliogabetzeko hauteskunde interesak ditu PSOEk, Azkarragaren iritzian
Eusko Jaurlaritzako Justizia sailburu Joseba Azkarragak esan duenez, PSOEri ez zaio "komeni" EHAK Euskal Herrialdeetako Alderdi Komunista baliogabetzea, hauteskunde interesen arabera. Horrexegatik ez dutela baliogabetuko azpimarratu du, "nazionalisten bozak harramazkatzeko". Hala ere, "interes politikoen gainetik", pentsaera politiko guztiek aurkezteko aukera izan beharko luketela dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu