Atutxari ez diotela babesik emango esan arren, ez dute argitu nori emango dioten. Orain, zein hautagai gehiago dauden eta EAJk besteren bat aurkeztea erabakitzen duen ikusi nahi dute, beraien babesa nori eman erabaki aurretik.
Lehendakari izateko babesa zeini emango dioten ez dute jakinarazi oraindik. Bi hautagai dituzte horretarako, EAJ-EA koalizioko Juan Jose Ibarretxe bata, eta PSE-EEko Patxi Lopez bestea.
EUsko LEgebiltzarraren osaketa
EHAK-k azaldu du ez diola Atutxari babesik emango
Eusko Legebiltzarreko lehendakari izateko EAJ-EA koalizioaren hautagaia Juan Maria Atutxa da, eta EHAK-k gaur jakinarazi du, ez dizkiotela beraien bederatzi bozak emango. Atutxa ez dela "kontsentsuzko hautagaia" iritzi dio EHAK-k, eta beraien iritzian, Legebiltzarreko presidentean hala izan behar du. "Gu ez gara Atutxak konbentzitzen ez gaituen bakarrak, gainontzeko alderdiak ere ez ditu konbentzitzen".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu