Politika

EHAK-k Konstituzionalera jo du legez kanporatzearen aurka

Espainiako Auzitegi Gorenaren erabakiaren kontrako babes helegitea sartu du. EAE-ANVk oraindik ez du aurkeztu.

2008ko urriaren 28a
17:26
Entzun
Espainiako Auzitegi Gorenak irailean jo zuen legez kanpoko alderditzat EHAK, eta orain honek babes helegitea sartu du Espainiako Auzitegi Konstituzionalean, gaur auzitegiko iturrietatik jakin denez. Gorenak EAE-ANV ere ilegalizatu zuen orduan, baina ANVk oraindik ez du helegiterik aurkeztu; laster bukatuko zaio epea.

Gorenak alderdi haiek desegiteko agindua eman zuen, baita haien ondasunak likidatzeko ere. Efe berri agentziaren arabera, Espainiako Barne Ministerioak eta Estatuko Abokatuak ziurrenik ez diote Eusko Legebiltzarrari EHAK desegiteko eskatuko, abendu amaieran bukatuko delako horko legealdia -2009an izango dira hauteskundeak-.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.