Legez kanporatzeak

EHAK-ko presidentea eta bi diruzain inputatu ditu Garzonek

Nekane Erauskin eta Karmele Berasategi legebiltzarkideak ere akusatu ditu, baina parlamentarien forua dutenez, Fiskaltzari eskatu dio haien kontrako suplikarioa posible den aztertzeko."ETAri laguntzea" egozten die guztiei. Atzo EAE-ANVko hiru kide inputatu zituen, Iñigo Iruin defentsako abokatuak alderdiko kiderik inputatuta egon gabe jarduerarik ezin zuela eten ohartarazi zionean.

2008ko otsailaren 6a
16:00
Entzun
Atzo EAE-ANVko hiru kide bezala, EHAK-ko beste hiru inputatu ditu gaur Espainiako Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzon epaileak: Juan Carlos Ramos presidentea eta Jesus Mari Agirre eta Sonia Jacinto diruzainak. "ETAri laguntzea" leporatzen die, atzo inputatutako EAE-ANVko hiru kideei bezala.

Gauza bera egozten die Nekane Erauskin eta Karmele Berasategi EHAK-ko legebiltzarkideei, baina parlamentarien forua dutenez, ezin ditu inputatu. Hori dela eta, Fiskaltzari eskatu dio EAEko Auzitegi Nagusira haien kontrako suplikatorioa eramatea posible den aztertzeko.

Bi alderdi horien jarduna Auzitegi Nazionalean eten ahal izateko, hau da, bide penaletik, ezinbestekoa da bateko zein besteko kideren bat inputatuta egotea. Hain zuzen ere, argudio horixe erabili zuen atzo Iñigo Irun EAE-ANVren abokatuak Garzonen aurrean ezin zuela jarduerarik eten arrazoitzeko. Iruinen arrazoiketa entzun ondoren EAE-ANVko presidentea, idazkari nagusi ohia eta diruzaina inputatu zituen atzo; gaur EHAK-ko presidentea eta bi diruzain inputatu ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.