Politika

EHAK Legebiltzarreko Mahaitik kanpo uztea Imazen "mendekua" izan dela dio Otegik

Josu Jon Imaz EAJren EBBko lehendakariaren "mendekua" izan da EHAK Eusko Legebiltzarreko Mahaitik at lagatzea, Batasuneko bozeramaile Arnaldo Otegiren iritzian. Mahaiko presidente izateko EAJren hautagai Joan Maria Atutxa onartu ez izanaren "mendekua". Gainera, "mendeku" hori Legebiltzar bateko jarrera baino gehiago haurtzaindegikoa dela esan du. EB-Berdeen jarrera ere salatu du, "joku horretara batu direlako", eta kargu hori "okupatzeari" uzteko eskatu die, "duintasunik badute".

2005eko maiatzaren 24a
15:31
Entzun
Eusko Legebiltzarreko Mahaiaren osaketa "herritarrek bota dutenarekin ez datorrela bat" uste du Otegik. Izan ere, "mendekua" erabiliz osatu dutela salatu du. EHAK-k Atutxari bozik eman ez ziolako, Josu Jon Imazen "mendekua" izan da talde hori Mahaitik kanpo uztea, Otegiren iritzian.

EBkoei, "duintasunik badute" beraiek eserlekua uzteko eskatu die Otegik. Bere iritzian, eserleku hori "iruzurrez" lortu zutelako, "ez dakigu zeren truke".

"Aldaketarako dela dioen gobernu batek" ezin duela jarrera hori eduki iritzi dio Otegik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.