Politika

EHAK legez kanpo utzita ere, Legebiltzarreko taldearekin aurrera jarraituko dutela iragarri dute

Alderdi horretako legebiltzarkideak eragileekin harremanetan hasiko dira balizko ilegalizazio bati nola aurre egin aztertzeko. Hainbat komunikabidek beren inguruan emandako albisteak "manipulatzaileak" direla salatu dute.

2008ko urtarrilaren 21a
17:45
Entzun
Espainiako Justiziak EHAK alderdia legez kanpo uzten badu ere, Eusko Legebiltzarreko taldeakaurrera jarraituko duela ziurtatu dute alderdi horretako legebiltzarkideek; hau da, Ezker Abertzalea taldeak lanean segituko duela. Gainera, etorkizunean ere orain arteko lan ildoari jarraituko diotela iragarri dute, "Espainiako Estatuak herri hau badela eta autodeterminazio eskubidea duela onar dezan lanean". Izan ere, gatazka gainditzeko bidea hori dela iritzi dio Julian Martinez legebiltzarkideak. Talde bereko legebiltzarkide diren Nekane Erauskin eta Ane Auzmendirekin egin du agerraldia.

Halaber, balizko legez kanporatze bati aurre egiteko asmoa dutela iragarri du Martinezek: "Ez gara besoak gurutzatuta zer gertatu zain geratulp". Horretarako, gizarte zein politika arloko eragileekin harremanetan jarriko direla azaldu du, legez kanporatzeari nola erantzun aztertzeko.

Azken hilabeteetan EHAKri buruz hainbat komunikabidek eman dituzten informazien helburua "manipulazioa" dela salatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.