EHAK Batasunaren “oinordekoa” dela iritzita, Ermuko Foroak alderdi horren legez kanporatzea bultza zezala eskatu zion Espainiako Gobernuari. Alderdi politiko bat legez kanpo uzteko,“demokraziarekinhautsi” eta “Espainiako Konstituzioaren baloreak iraindu” beharko lituzke Luis Lopez Guerra Espainiako Justiziarako Estatu idazkariak Foroari erantzun dionez, eta EHAKren kasuan ez dagoela halakorik frogatzeko “nahikoa zantzurik” erantsi du.
Nolanahi ere, Madrilgo Gobernuarentzat kasuak irekita jarraitzen du, eta alderdia legez kanpo uzteko eskaera indarrean jarriko luke, beti ere, “nahikoa zantzu bateratuko” balira.
Justizia Ministerioaren erantzuna jasota, Ermuko Foroko lehendakari Mikel Buesak esan du egin dutena baino gehiago ezin dutela egin,eta bistakoa dela EHAK Batasunaren jarraipena dela. Buesaren aburuz “zentzuzkoagoa” izango litzateke Espainiako Gobernuak eginkizuna Auzitegi Gorenaren esku utzi izan balu. Buesaren iritziz Gobernuak ETArekin “negoziatu” nahi du, eta EHAK legez kanpo uzteko prozesuak oztopatu egingo luke bien arteko tratua.
politika
EHAK legez kanporatzeko “nahikoa zantzu” ez dagoela erantzun dio Espainiako Gobernuak Ermuko Foroari
Ermuko Foroak EHAKren inguruan egin zion eskaera atzera bota du Espainiako Gobernuak, alderdi hori Batasunaren oinordeko dela egiaztatzeko “nahikoa zantzu” ez dagoela arrazoituta. Zehazki, Estatu Abokatuaren bidez EHAKren legez kanporatzea bultzatzeko eskatu zion Ermuko Foroak Justizia Ministerioari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu