politika

EHAK-ren akusazioaren irakurketa irailera arte atzeratu du Garzonek

Defentsak egin zuen ebazpena atzeratzeko eskaera.

2009ko abuztuaren 4a
17:21
Entzun
EHAK-ko bost auzipetuak gaur jasotzekoak ziren haien aurkako akusazioaren irakurketa Espainiako Auzitegi Nazionalean, baina Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak irailaren 1 arte atzeratu du ebazpen hori. Defentsak eskatu zion epaileari tramite hori atzeratzeko, auzipetu gehienek jada abuzturako oporrak aurretik hartuta zituztelako.

ETAko kide izatea leporatzen die Nekane Erauskin eta Karmele Berasategi legebiltzarkide ohiei eta Juan Carlos Ramos, Sonia Jacinto eta Jesus Mari Agirre EHAK-ko kideei epaileak. Garzonen arabera, hasieran Euskal Herriko Alderdi Komunista Batasunetik kanpoko "egitura desberdindu" moduan aurkeztu zuten, baina 2005etik aurrera "Mahai Nazionaleko kideek instrumentalizatu" eta "irentsi" egin zuten haren jarduera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.