Hamar lagun joan dira gaur Espainiako Auzitegi Nazionalera, EHAKren kontrako auzian Baltasar Garzon epaileak inputatu gisa deituta. Astelehenean bete sei izan ziren, eta sei haiek bezala, gaurko hamarrek uko egin dioten deklaratzeari. "Auzitegi politiko" bat dela argudiatu dute galderei erantzuteari uko egiteko.
Auziak aurrera jarraitzen badu ere, Garzonek ez du inputatuen kontrako badaezpadako neurririk agindu. Hala ere, itzultzailearen ahotik auzipetuetako batek auzitegiaren kontra egindako salaketa entzutean epailea haserretu egin da, eta atxilotzeko mehatxua egin dio. Poliziak ere sartu dira aretora, baina atxiloketa gauzatzera zihoazenean atzera egin du Garzonek.
Inputatuei "ETAri laguntzea" leporatzen die Garzonek, EHAKrentzako lan egin zutelako.
Politika
EHAKren auziko beste hamar inputatu igaro dira Garzonen aurretik
Deklaratzeari uko egin dioten guztiek, besteak beste, "auzitegi politiko" batean zeudela argudiatuta. EHAKrentzako lan egiten zutelako "ETAri laguntza ematea" leporatzen die epaileak. Bati atxilotzeko mehatxua egin badio ere, Garzonek ez ditu inputatuen kontrako badaezpadako neurriak hartu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu