Zerrenden ordena aldatu, eta hiru legebiltzarkide aldatzearen arrazoirik ez dute eman.
Akreditazioak jasota, EHAK-ko legebiltzarkideak honakoak izango dira: Itziar Bastarrika, Aintzane Garate, Karmele Berastegi, Nekane Erauskin, Aiora Mitxelena, Ane Auzmendi, Maite Aranburu, Katalina Madariaga eta Julian Martinez.
Eusko legebiltzarraren osaketa
EHAKren bederatzi legebiltzarkideetatik zortzi emakumezkoak dira
EHAK-ko legebiltzarkideek gaur hartu dituzte akreditazioak. Itziar Bastarrika, Aintzane Garate, Karmele Berastegi, Nekane Erauskin, Aiora Mitxelena, Ane Auzmendi, Maite Aranburu, Katalina Madariaga eta Julian Martinezek hartuko dituzte Eusko Legebiltzarreko aulkiak. Horiek guztiak, EHAKren zerrendetan agertzen ziren, baina ordenari dagokionean aldaketak egin dituzte, berez, Jose Migel Atxak, Ander Irazustak eta Aitor Sayansek behar zuten, Itziar Bastarrikaren, Julian Martinezen eta Aintzane Garateren ordez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu