EHAKren lehentasuna gatazka gainditzea dela azaldu du Erauskinek, "horrek ekarriko duelako bakea". Horretarako, beharrekotzat jo du "alderdi politiko, sindikatu eta mugimendu sozial guztiak" biltzen dituen mahaia sortzea. Mahai hori Nazio Eztabaidaguneak sortu duena dela dio.
Gatazka gainditu eta bakea lortzeko asmoa duten guztiekin biltzeko prest dago EHAK, baita PPrekin eta PSOErekin ere.
Politika
EHAKren iritzian Nazio Eztabaidagunekoa da "balio duen" mahaia
EHAK-ko bozeramaile Nekane Erauskinen ustez, "Euskal Herriko alderdi guztiak eta lurralde guztiak" biltzen dituen mahaia behar da gatazkari konponbidea bilatuko bazaio. Horregatik, Nazio Eztabaidaguneak osatutako mahaia da "balio duena", besteek sortutako mahaietan "bazterketak" daudelako. Era berean, EHAK PPrekin eta PSE-EErekin biltzeko prest dagoela jakinarazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu