euskara

EHEk Azpeitian egingo du Hizkuntz Eskubideen Eguna, Iruñerrian galarazi egin dietelako

Burlatako eta Atarrabiako udalek ez diete utzi antolatzen. Maiatzaren 6an izango da.

2007ko apirilaren 12a
14:21
Entzun
Euskal Herrian Euskarazek (EHE) aurten Hizkuntz Eskubideen Eguna Nafarroan, Iruñerrian antolatu nahi zuen, eta Atarrabian eta Burlatan antolatzen saiatu da, baina bertako udalek ezezkoa eman diote. Hala, azkenean Azpeitian (Gipuzkoa) egingo dute. Maiatzaren 6an izango da, eta aurtengoa laugarren edizioa da.



EHEk salatu egin du Atarrabiako eta Burlatako udalen jarrera, "ezezkoa emateko argudioen artean hizkuntz eskubideei baino gehiago, hauteskundeei eman dietelako garrantzia". Atarrabiako Alkatetzan UPN dago eta Burlatakoan PSN. Haien erabakiaren horren kontra egiteko, maiatzaren 5ean bi herri haien artean manifestazioa egingo du EHEk.

Euskara ofiziala herri guztietan, Euskal Herrian leloa edukiko du aurtengo Hizkuntz Eskubideen Egunak. "Ofizialtasunaren aldarrikapenari beste bultzada bat eman nahi diogu, oraindik beharrezkoa delako, baina herrietako hizkuntz politikak eta dagoen legediak euskararen normalizazioan duten zerikusia ere azpimarratu nahi dugu", esan du gaur erakunde euskaltzaleak.

Aurreko hiru ekitaldiak Lesakan (Nafarroa), Oiartzunen (Gipuzkoa) eta Santurtzin (Bizkaia) egin zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.